Txorimaloak Soinu Taldea

Foroa

Txorimaloak soinu taldearen datuak

  • Izaga Kalea 5 7
  • 20303 Irun - Gipuzkoa
  • tel. 943 - 632 - 231
  • e-mail. info@txorimaloak.com

Txorimaloak soinu taldea

Txorimaloak soinu taldea 1986an Irunen sortutako musika talde bat da. Bertan, 80 musikajole inguruk hartzen dute parte.

Bere hastapenetan esku soinu handia ardatz bazuen ere, egun taldeak beste norabide batean dihardu lanean. Honela, akordeoia trikitixarekin uztartuz eta bateria eta baxua oinarri hartuz, Euskal Herriko zein atzerriko hainbat musika tresna konbinatzen ditu, besteak beste txalaparta, panderetak, kriskitinak, goilareak, karrañolak, kañak edota boroak.

Musika tresna hauen doinuekin batera musikajoleen ahotsa ere entzun daiteke taldearen emanaldietan, zenbaitetan euskal kantu ezagunak interpretatuz eta bestetan berriz taldekideek sortutako hitzak kantuan jarriz. Izan ere, Txorimaloak soinu taldearen egungo helburuetako bat, taldeko partaideen sorkuntza lanak jende aurrera eramatea da. Horregatik, taldekide ezberdinek sortutako doinu eta hitzek garrantzi berezia hartzen dute taldearen dinamikan.

Gure azkeneko argazkiak

Gure azkeneko argazkiak / PALMA 09
Gure azkeneko argazkiak / T.S.T
  • T.S.T
  • Data : 2008-05-17
Gure azkeneko argazkiak / T.S.T
  • T.S.T
  • Data : 2008-05-17
Gure azkeneko argazkiak / T.S.T
  • T.S.T
  • Data : 2008-05-17
Gure azkeneko argazkiak / T.S.T
  • T.S.T
  • Data : 2008-05-17

Izaera, erritmo zein estilo ezberdinetako kantuek osatzen dute taldearen errepertorioa; euskal kantu tradizionaletatik hasi eta kantu erabat erritmiko eta kontenporaneotaraino.

Kantuok, musika tresna ezberdinen eta ahotsaren konbinaketarekin ez ezik, dagokien dantza edota sortutako koreografiekin ere aurkezten dituzte.

Era honetan, Txorimaloak soinu taldeak, euskal kulturatik abiatuz eta musikaren arlo ezberdinez baliatuz, sorkuntza eta berrikuntzaren esparruan egiten du lan.

Argazki berezia

Gure base datutik, Argazki berezia

XHTML-n Programatuta

Baliozko XHTML 1.0 Transitional

CSS-n Maketatua

Baliozko CSS

Irrisgarria AAA Mailan

W3C-WAI Web Orrialdeen irisgaritasunaren AAA mailaren adostasun ikonoa